Sorgin ehizari buruzko hitzaldiak jakin-mina sortu du

Nerea Uranga 2025ko mar. 27a, 11:47

Asisko Urmeneta atzo Azpeitian. (Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Asisko Urmenetak Sorgin ehiza bere mendeurrenean (1525-2025) hitzaldia eskaini du, Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatutako zikloaren barruan.

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Asisko Urmenetak sorgin ehizari buruz hitzaldia eman zuen atzo arratsaldean Azoka Plazako lehen solairuko aretoan. Sorgin ehiza bere mendeurrenean (1525-2025) izenburupean Urmenetak emandako hitzaldiak jakin-mina sortu zuen, eta dozenaka pertsona bildu ziren solasaldira.

Atzoko saioa Urolakoen Nafar Zuzterrak antolatutako hitzaldi zikloaren hirugarrena eta azkena izan zen. Aurretik, martxoaren 12an, Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasleak ELA sindikatuaren sortzaileetakoa izan zen Kepa Anabitarteri buruzko Kepa Anabitarte. Bizitza bat herriari eskainia (Pamiela) liburua aurkeztu zuen jendaurrean. Zikloko lehen saioan, berriz, Gipuzkoako armarriaz-eta hainbat azalpen eman zituen otsailaren 26an, Patxi Olabarriak.

Hitzaldi eta solasaldien antolatzaileek adierazi zutenez, hitzaldi eta solasaldi guztiak grabatu egiten dituzte, eta gero horiek ikus-entzuteko moduan jarriko dituzte Urolakoen Nafar Zuzterrak taldearen Youtubeko kanalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide