Azpeitiko Udalak eta Juan Antxieta musika eskolak 2025ean musika eskolak izango dituen gastuak finantzatzen laguntzeko hitzarmena egin dute, eta horren arabera musika eskolak 131.096,50 euroko laguntza jasoko du.
Akordioan jaso dutenez, Juan Antxieta musika eskolak herriko hezkuntza eskaintza osatuko du musika eta dantza esparruetan, udalak herrian eta auzoetan antolatutako jaietan parte hartuko du, Azpeitiko Udal Musika Bandarekin elkarlanean ariko da, adineko pertsonei zuzendutako Izar Berriak proiektua garatuko du eta kultur arloan herrian egiten diren musika ekitaldietan parte hartuko du.
Udalak emandako diru laguntza musika eskolaren ohiko funtzionamenduari lotutako gastuak finantzatzeko eta Azeitiko Udalak eskatutako ekintzetan edota festetan parte hartzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko erabiliko dute.