Datorren urtean Azpeitiak hartuko du Adosen Binakako Txapelketaren finala

Aitziber Arzallus 2025ko mar. 30a, 10:56

Ion Oteiza Kirol zinegotzia atzo arratsaldean Iruñeko Labriten, Ados txapelketaren lekukoa eskuetan duela. (Azpeitiko Udala)

Ion Oteiza eta Aitor Larrañaga zinegotziek hartu dute lekukoa Iruñeko Labrit pilotalekuan, aurtengo finala jokatu ostean egin duten ekitaldian.

Atzo arratsaldean jokatu zuten Iruñeko Labrit pilotalekuan Adosen aurtengo Binakako Txapelketaren finala. Hain zuzen ere, Naroa Agirre arroarrak eta haren bikotekide Leire Oskozek jantzi zuten txapela, Iera Iturriagari eta Ane Mendibururi 22 eta 15 irabazita. Baina txapeldunak bakarrik ez, Azpeitia ere protagonista izan zen finalaren osteko ekitaldian; izan ere, datorren urteko finala Izarraitz pilotalekuan izango dela iragarri zuten. Ion Oteiza eta Aitor Larrañaga zinegotziak han ziren, eta haiek arduratu ziren lekukoa hartzeaz, herrira ekartzeko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide