Jasangarritasuna jorratzeko hiru esperientziaz osatutako ziklotik aurrena gauzatu zuten atzo goizean Ekoetxean. Atzokoan, energia kontsumoaren gaia landu zuten modu ludikoan, jolas eta tailer txikien bidez, eta eguneroko bizitzan, etxeetan adibidez, hobekuntzak nola aplikatu daitezkeen aztertzen aritu ziren.
Izan ere, energia kontsumoa da klima aldaketaren eragile nagusietako bat, hura sortzerakoan CO2 kantitate handiak askatzen baitira atmosferara. Gustura ibili ziren saioan parte hartu zuten umeak eta gurasoak.