Lupe Lekuonak ipuin kontaketa saioa eskainiko du asteazkenean, 17:30ean hasita, Udal Liburutegian. Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzendutako hitzordua izango da, eta dagoeneko eman daiteke hara joateko izena.
Hain zuzen ere, asteazkenera bitartean, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatzita edo honako formulario hau beteta eman ahal izango dute izena gaztetxoek.