Igande arratsaldean dantzarako aukera izango dute herritarrek Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Dantzaleku egitasmoaren beste hitzordu bat izango da han, 19:00etatik aurrera. Areto dantzak egiteko aukera eskainiko dute, besteak beste, salsa eta bachata doinuekin.