Merina Gris eta Ke Lepo taldeak izango dira ostiralean Sanagustin kulturguneko agertokian. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak hamasei eurotan eskura daitezke Kulturaz kooperatibaren webgunean.
Merina Gris taldeak otsailean argitaratu zuen bigarren lan luzea, Zuloa izenekoa. Ke Lepo, berriz, Alejo Orbegozo musikari, konpositore eta ekoizle zestoarraren bakarkako proiektua da.