Laburbira zirkuituko film laburrak ikusi ahal izango dira gaur iluntzean Soreasun

Julene Frantzesena 2025ko mar. 31a, 08:50

Laburbiraren aurreko edizio baten emanaldiko irudia.

Laburbiraren XXII. edizioko lanak ikusi ahal izango dira gaur, 20:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Zortzi film labur emango dituzte, orotara.

Laburbira euskarako film laburren zirkuituko filmak ikusi ahal izango dira gaur, 20:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Zirkuitu horren XXII. edizioko lanak emango dituzte, eta herritarrek lau euroren trukean –Baigerako bazkideek bi eurotan– gozatu ahal izango dute horiez; honako lotura honetan eskura daitezke sarrerak.

Prosopagnosia (Ekain Martinez de Lizarduy), Plazer bat (Sonia Estevez), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Hor konpon (Jone Arriola), Prentsatzen dut (Karmele Mitxelena), Europa (Ekain Irigoien), Utlandsk (Alba Lozano) eta Goodbay Kleper (Nerea Ayala, Patricia Fañanas, David Modroño eta Iraia Yarto) film laburrek osatzen dute Laburbiraren aurtengo edizioa. Lan horiek denak emango dituzte gaurko emanaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide