Ecstatic Dance saioa egingo dute larunbat goizean Dinamoan

Julene Frantzesena 2025ko api. 1a, 08:20

Oskar Estanga eta beste dantzari bat saio batean.

Oskar Estangak gidatuko du saioa 11:00etatik 14:00etara bitartean. Saioan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko.

Ecstatic Dance dantza libre saioa izango da zapatuan, Dinamoa sormen gunean. Oskar Estangak gidatuko du hiru orduko saioa, 11:00etatik 14:00etara egingo dutena.

Dantza tailerrean eman daiteke izena dagoeneko, Kulturaz kooperatibaren webgunearen bidez, hogei euro ordainduta. Kultur Bonoa dutenek, berriz, hamabost euro ordaindu beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide