Kamioi batek zama galdu eta trafikoa oztopatu du

Nerea Uranga 2025ko mar. 31a, 17:54

Kamioia zama galduta. (Urtzi Oteiza)

Garmendingainetik Landeta auzorako biribilgunean gertatu da istripua 17:00 aldera. Kamioiak galdutako zama baztertu eta bere onera itzuli da trafikoa.

Arratsaldeko bostak aldera enborrak garraiatzen zituen kamioi batek zama galdu du Garmendigainetik Landeta auzorako biribilgunean, Zabaletxe parean. Zauriturik ez da egon, baina trafikoa oztopatu du istripuak, eta udaltzainek zuzendu dute trafikoa. Behin kamioiak galdutako zama baztertu eta jaso dutenean, bere onera etorri da ibilgailuen trafikoa.


Kamioia zama galduta, Landetan Zabaletxe parean. (Urtzi Oteiza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide