Urtea hasi zenetik bukatu arte izan dituen eta izango dituen gastuei aurre egiten laguntzeko, hitzarmena sinatu berri dute Azpeitiko Udalak eta Musika Bandak.
Hitzarmena tarteko, 70.000 euroko diru laguntza jasoko du bandak, eta ohiko jardunari lotutako gastuak ordaintzeko erabiliko du diru laguntza hori. Besteak beste, langileen kostuak, dietak, jardueren garapenerako hornidura gastuak eta azpikontratazioen zenbatekoak ordaintzeko.
Nagore Alkorta alkateak, Mikel Odriozola Festa batzordeburuak eta Julen Carrizo Udal Musika Bandako kideak sinatu dute hitzarmena.