Baigerak Nuarbe-Matxinbenta irteera antolatu du apirilaren 26rako

Nerea Uranga

Matxinbenta.

Txangoaren osteko hamaiketakoa Matxinbentako Beko tabernan egingo dute. Irteeran parte hartzeko izena apirilaren 23ra bitartean eman beharko da.

Nuarbe-Matxinbentara oinezko irteera antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak apirilaren 26rako (larunbata).

Egun horretan 08:30ean irtengo du autobusak San Martin egoitzaren aurretik, Nuarbera joateko. Behin hara iritsita, Matxinbentara joango dira txangoan parte hartzen duten herritarrak oinez, eta hango Beko tabernan hamaiketakoa egingo dute.

Irteeran parte hartzeko hamabost euro ordaindu beharko dira, eta izena apirilaren 23rako eman beharko da Baigeran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide