Apirileko aldizkariaren aurrerapena: emakumeak industrian lemazain

Erredakzioa 2025ko api. 3a, 14:56

Datozen egunetan hasiko da Azpeitia Guka bazkideei 2025ko apirileko aldizkaria etxez etxe banatzen. Apirileko zenbakian askotariko edukiak landu ditu komunikazio taldeak, eta tartean, industria enpresatan ardura postuak dituzten hiru emakumerekin erreportajea egin du. Aldizkariaren aurrerapen bideoa da honako hau.  

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 langiletik gorako lantegietako administrazio kontseiluetan emakumeen kopurua laurdenera ere ez da iristen. Industria enpresetan lidergo postuen erronkei heldu dieten emakumeetako hiru dira Jaione Badiola Astigarraga Kit Lineko kudeatzailea, Alazne Zabaleta Glualen zuzendari orokorra eta Izaskun Abaunz Danobat Groupeko kide den Ideko ikerketa zentroaren administrazio arduraduna eta zuzendaritzako kidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide