Bihar, apirilaren 8an, egingo du hilelko udalbatzarra Azpeitiko Udalak. Ohiko orduan izango da bilkura, 19:00etan; aurretik, berriz, Gobernu Batzordearen bilera egingo dute.
Kreditu aldaketak eta horiekin lotutakoak dira apirileko udalbatzarraren gai zerrendan nagusi. Hau da gai zerrenda osoa:
- Udalbatzak 2025eko martxoaren 11n egindako akta onartzea.
- 2023-2025 Diru Laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa: ibilgailu elektrikoen kargarako puntuak.
- 2025eko udal aurrekontuan bigarren kreditu aldaketaren onarpena.
- 2024ko aurrekontuaren likidazioari buruz Alkatetzak 2025eko otsailaren 28an emandako ebazpenen berri ematea.
- 2025eko aurrekontuaren lehen kreditu aldaketa (kreditu txertaketa) onartzeko alkateak 2025eko otsailaren 28an emandako ebazpenaren berri ematea.