400 pertsonatik gora bilduko dira igandean Loiolan jubileu urteko garizumako erretiro ekitaldian

Nerea Uranga

Loiolako basilika.

Donostiako Elizbarrutiaren Etorkinen Pastoraltzak deituta bilduko dira Loiolako santutegian, Harengan gure itxaropena lelo hartuta.

Igande honetan, apirilaren 6an, 400 pertsonatik gora bilduko dira Loiolako santutegian. Izan ere, Donostiako Elizbarrutiaren Etorkinen Pastoraltzak antolatuta jubileu urteko garizumako erretiroa egingo dute, Harengan gure itxaropena lelo hartuta.

Ekitaldia antolatu dutenek azaldutakoaren arabera, Gipuzkoa osotik joango da jendea igandean Loiolara, eta bertan egingo duten jardunaldiaren buru Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusia izango da. Goizean hasi eta arratsaldera bitartean hainbat ekitaldi egingo dituzte jardunaldiaren parte hartzaileek: meza, lagunarteko bazkaria eta abar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide