Azpeitiko Udalak astelehenean hasiko ditu Salbe auzunearen zati bat berrurbanizatzeko obrak. Bizilagunei proiektuaren nondik norakoak azalduta eta haien ekarpenak jasota, etzi hasiko dira lanekin.
Art eraikuntza enpresak gauzatuko ditu obrak auzuneko 14, 15, 16, 17 eta 18 zenbakien inguruan. Zehazki, eremu horretako irisgarritasuna hobetzea da lanen helburu nagusia. Igerilekuaren aldetik beharrean, bestaldetik ekingo diete lanei, eta obrek irauten duten bitartean ez dira erabilgarri izango hainbat aparkaleku.
Aurreikuspenen arabera, bost hilabeteko epean bukatuko dituzte Salbe auzunearen zati horretako lanak.