Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko elkarretaratzea deitu dute astearterako

Julene Frantzesena

Hainbat herritar Gernika-Palestinak deitutako elkarretaratze batean.

Gernika-Palestina herri ekimenak Euskal Herriko hainbat txokotan egingo ditu kontzentrazioak, Azpeitian ere bai. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean.

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu han eta hemen Gernika-Palestina herri ekimenak, eta Azpeitian ere elkarretaratzea egingo dute asteartean. 19:00etarako jarri dute hitzordua plazan; Lurra, justizia, bakea. Genozidioa stop lelopean egingo dute kontzentrazioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide