Kalitatezko eskola publikoaren alde elkarretaratzea egin dute berriz ere

Aitziber Arzallus 2025ko api. 5a, 12:34

Atzo arratsaldean Karmelo Etxegarai ikastolak Perdilegi kalean duen eraikineko jolastokian egindako elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Karmelo Etxegarai ikastolako hezkuntza komunitateak deituta, kalitatezko eskola publikoaren alde elkarretaratzea egin dute bi eraikinetako jolastokietan.

Azken asteotan ostiralero egin duten moduan, atzo ere, Karmelo Etxegaraiko hezkuntza komuitateak deituta, kalitatezko eskola publikoaren alde elkarretaratzeak egin zituzten bi eraikinetako jolastokietan. Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, hainbat lanuzte egin dituzte ikasturtea hasi zenetik; urrutira joan gabe, azken bi asteotan, bost. Greba horien helburua da presioa egitea Eusko Jaurlaritzak ondoko aldarrikapenak aintzat har ditzan: lan zamak arintzeko neurri zehatzak hartzea, erretiroa hartzeko baldintzak hobetzea, plantillen gazte berritze plana berritzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea eta ikastetxe publikoen fusioen eta itxieren aurrean enplegu publikoa bermatzea.

Euskal Herria kaleko eraikineko jolastokian atzo arratsaldean egindako elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide