Nekazaritzako ibilgailuei ikuskapenak egiteko aukera izango da maiatzaren 15ean

Julene Frantzesena

Traktore bat.

Bergarako azterketa guneko teknikariak eta unitate mugikorra arduratuko dira azterketa teknikoak egiteaz. 09:00etarako jarri dute hitzordua, Loiolako tren geltokiaren ondoko aparkalekuan.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) egingo dituzte maiatzaren 15ean, ostegunez, Azpeitian. Bergarako azterketa guneko teknikariak eta unitate mugikorra arduratuko dira, hain zuzen ere, traktoreei, atoiei eta antzerako ibilgailuei azterketa egiteaz. 09:00etarako jarri dute hitzordua, Loiolako tren geltokiaren ondoko aparkalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide