Giro bikaina izan da nagusi igerilekuan, Marea Urdina-Izarraitz txapelketa tarteko

Julene Frantzesena 2025ko api. 6a, 09:15

Maila guztietako igerilariek parte hartu zuten, hasi berriek nahiz zaildutakoek; guztira, 80 bat igerilarik. 16:45ean hasita, federatu gabeko igerilarien proba eta Euskadiko Igeriketa Egokitu Ligako jardunaldia egin zituzten.

Marea Urdina-Izarraitz igeriketa txapelketaren bigarren edizioa izan zen atzo, larunbata, Azpeitiko igerilekuan. Lehiaz haratago, giro bikaina nagusitu zen arratsaldean, eta ederki pasatu zuten txapelketan parte hartu zuten 80 bat igerilarik.

Maila guztietako igerilariek parte hartu zuten, hasi berriek nahiz zaildutakoek. Sariketa 16:45ean hasi zen, federatu gabeko igerilarien probarekin, eta ondoren, Euskadiko Igeriketa Egokitu Ligako jardunaldia izan zen.

Marea Urdinako kideek azaldu dutenez, egitasmo "oso polita" izan zen atzokoa. Gainera, haien hitzetan "sekulakoa" da igeriketa egokituko txapelketa bat Azpeitian egitea. Horrez gain, Marea Urdinako ordezkariek eskerrak eman dizkiete Izarraitz igeri elkarteko boluntarioei egindako lan guztiagatik.

(Argazkiak: Haritz Orbegozo)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide