Enpresaburu ekintzailearen Antonio Aranzabal Saria eman diote Jesus Guiberti

Aitziber Arzallus 2025ko api. 6a, 12:20

Maria Luisa Guibert eta Anton Aranzabal ostegunean, Donostian, Jesus Guiberti emandako saria eskuetan dutela. (Antonio Aranzabal Fundazioa)

Maria Luisa alabak jaso zuen aitari emandako saria, Antonio Aranzabal Fundazioaren presidente Anton Aranzabalen eskutik, eta hark nabarmendu zuen "Guiberten ibilbide pertsonala eta profesionala goratzea" direla sariaren helburuak, haren izaera ekintzailean eta enpresari eta komunitateari zerbitzua emateko zuen bokazioan azpimarra eginda.

Antonio Aranzabal Fundazioak antolatuta, Familia Enpresaren XXV. Topaketa egin zuten ostegunean Deustuko Unbertsitateak Donostian duen campusean, eta topaketa horren barruan, Jesus Guibert zenari enpresaburu ekintzailearen Antonio Aranzabal Saria eman zioten Marcil Ucin siderurgia taldearen kudeatzaile gisa egin zuen lanagatik.

Maria Luisa alabak jaso zuen aitari emandako saria, Antonio Aranzabal Fundazioaren presidente Anton Aranzabalen eskutik, eta hark nabarmendu zuen "Guiberten ibilbide pertsonala eta profesionala goratzea" direla sariaren helburuak, haren izaera ekintzailean eta enpresari eta komunitateari zerbitzua emateko zuen bokazioan azpimarra eginda. "Marcial Ucinen enpresa proiektua sendotu zuen, eta Euskal Herrian teknologia aurreratuena zuen fabriketako bat bihurtu zuen". 

1983ko martxoaren 21ean Azpeitian bahitu eta hamazazpi egunez gatibu eduki zuten Komando Autonomo Antikapitalistek Jesus Guibert, Errezilgo kobazulo batean. 2014ko urriaren 7an hil zen, 86 urte zituela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide