Birziklatutako plastikoarekin artelanak egin dituzte Ekoetxean

Julene Frantzesena 2025ko api. 7a, 08:00

Birziklatutako plastikoarekin moldeak, botoiak, mosketoiak nahiz irudi geometrikoak sortu zituzten. Gainera, plastikoaren gaineko azalpenak ere entzun zituzten atzo Ekoetxera joandako lagunek.

Hondakinekin artelanak egin zituzten hainbat lagunek atzo, igandez, Ekoetxean. Esperientzia teorikoa eta praktikoa bizitzeko aukera izan zuten herritarrek 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Hain zuzen ere, makina erdi industrialak erabilita, plastikoa birziklatzen ikasi zuten eta plastikoaren gaineko azalpenak ere jaso zituzten. Gainera, birziklatutako plastikoarekin diseinu berriak sortzeko parada izan zuten tailerreko partaideek; moldeak, botoiak, mosketoiak nahiz irudi geometrikoak sortu zituzten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide