Udal Musika Bandak kontzertu berezia eskainiko du igandean: film ezagunen soinu bandak joko dituzte musikariek. Soreasu antzokian izango da emanaldia, 12:30ean hasita, eta herritarrek, besteak beste, Zazpi apartak, Ozeko aztia nahiz Indiana Jones pelikuletako doinu ezagunak entzuteko aukera izango dute. Unai Frantsesenaren gidaritzapean ariko dira bandako musikariak.
Hona hemen errepertorioa:
- Ozeko aztia (H. Arlen eta E.Y. Harburg)
- Ona, gaiztoa eta itsusia (Ennio Morricone). Bakarlariak, Jon Aramendi, Jon Ibarzabal eta Alex Carrizo.
- Zazpi apartak (Elmer Berstein)
- Pasiozko kondairak (James Horner)
- Indiana Jones: kristalezko garezurraren erreinuan (John Williams)
- Lehoi erregea (Elton John eta Hans Zimmer)
- Hairspray (Marc Shaiman)