Gazta dastaketa egingo dute ostiraleko baserritarren azokarekin batera

Maddi Txintxurreta

Azpeitiko Azoka Plazan ostiraletako azoka.

Errezilgo Ezama baserriko Urraki esnekiak eta Azpeitiko Sakona Komuntzo etxaldeko gaztak dastatzeko aukera izango da ostiralean, 17:30etatik aurrera, Azoka Plazan.

Ostiral arratsaldeetan izaten den baserritarren azokaren barruan, gazta dastaketa antolatu dute aste honetarako. 17:30etatik aurrera, Errezilgo Ezama baserriko Urraki esnekiak eta Azpeitiko Sakona Komuntzo etxaldeko gaztak probatzeko aukera izango dute herritarrek, hainbat edarik lagunduta. 

Dastaketa gidatua izango da, beraz, produktuen inguruko azalpenak jasoko dituzte egitasmoan parte hartzen duten herritarrek. Dastaketa egin bitartean, gainera, Koxinatuko Maitane Cabezak zuzeneko sukaldaritza saioa eskainiko du, eta pintxoak probatzeko aukera eskainiko du.

Plazak mugatuak izango dira; horregatik, aurrez izena ematea gomendatu dute egitasmoaren sustatzaileek. Elikagunean edo lotura honetan eman daiteke izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide