Odol ateraldia egingo dute asteazken arratsaldean

Maddi Txintxurreta 2025ko api. 7a, 12:11

Odol ateraldi bateko artxiboko irudia. (Maialen Etxaniz)

16:30etik 20:30era egingo dute odol ateraldia etzi, asteazkenarekin. Odola jasotzeko beharra dagoela ohartarazi dute arduradunek, eta bigarren ateraldi bat ere egingo dute apirilean, hilaren 30ean.

Odola biltzeko beharra dagoela iragarri du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak, eta etzi, asteazkenez, egingo dute odol ateraldia Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean. 

Ohi bezala, 16:30etik 20:30era egingo dituzte ateraldiak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek. Apirilean, gainera, bigarren hitzordu bat ere jarri dute odola eman ahal izateko: hilaren 30ean izango da.

Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute. Horretarako bi aukera daude: Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide