Bihar Itzulia Nuarbetik eta Matxinbentatik igaroko da

Nerea Uranga 2025ko api. 8a, 09:51

2017an Euskal Herriko Itzulia Nuarben. (Mailo Oiarzabal)

Euskal Herriko Itzuliaren Zarautz-Beasain hirugarren etapa jokatuko da bihar, asteazkena. 13:30ean irtengo dute txirrindulariek Zarauztik eta, 15:30 aldera igaroko dira Nuarbetik. Ordu erdi lehenago errepidea itxi egingo dute trafikoarentzako.

Atzo hasi zen Euskal Herriko Itzulia Gasteizen, eta larunbatera bitartean sei etapa egin beharko dituzte txirrindulariek. Bihar, asteazkena, Gipuzkoako errepideetan barrena egingo dute Zarautz-Beasain Itzuliko hirugarren etapa, eta Azpeitiko lurretatik ere igaroko da.

13:30ean irtengo dute txirrindulariek Zarauztik, eta 156,6 kilometroko distantzia eta zazpi mendate (Meaga, Andazarrate, Alkiza, Santa Ageda, Mandubia, Gaintza eta Lazkaomendi) izango dituzte aurretik. Azpeitiko lurretara Beizamatik (15:22 aldera) barrena iritsiko dira txirrindulariak. Nuarben 15:30 aldera izango dira eta handik Matxinbentatik (15:38) Mandubiko mendatera joango dira.

Itzulia igaroko den errepideak trafikoarentzako ordu erdi lehenagotik itxiko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide