Joan zen igandean 450 bat lagun elkartu ziren Loiolako Santutegian, Donostiako Elizbarrutiko Etorkinen Pastoraltzak deituta. Jubileu urteko garizumako erretiroa egin zuten, Harengan gure itxaropena lelo hartuta. Hain zuzen ere, Gipuzkoa osotik joan ziren herritarrak Loiolara, eta hitzaldiaz, mezaz eta bazkariaz gozatu zuten.
Mikel Aranguren Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusi azpeitiarrak zuzendu zuen hitzaldia, eta ondoren, Ate Santutik sartu ziren herritarrak basilikara, mezari ekiteko. Elizkizunaren ostean bazkaria egin zuten, eta ondoren, gurutze bidea.