Musika Familian emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolakoek. Askotariko familiek parte hartu zuten atzoko saioan, eta hainbat instrumentu entzuteko aukera izan zuten Sanagustinen bildutakoek.
Antxieta etxekoen, Gautenakoen eta San Martin egoitzako egoiliarren saioarekin hasi zen emanaldia, eta ondoren, beste hainbat bikote eta talde igo ziren agertokira: bizikideak, ahizpak, ama-alabak, ama-semeak, izeba eta ilobak, aita-amak eta seme-alabak, eta anai-arrebak, bilobak eta ilobak.
Gaur beste bi entzunaldi eskainiko dituzte Juan Antxieta musika eskolakoek, eta horiek musika eskolako aretoan izango dira. 17:30ean, perkusiokoen saioa izango da, eta 19:00etan, hainbat instrumenturekin helduak ariko dira.