Gizon bat hilda aurkitu dute Xoxoteko bidean

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 10a, 10:44

Xoxoteko bidea. (Ihintza Elustondo)

Herritar batek eman du abisua, 09:30 aldean. Tontorretik gertu aurkitu dute hilotza. Ertzaintzak aurreratu duenez, lehen zantzuen arabera, osasun arazo bat tarteko gertatu da heriotza.

Gizon bat hilda aurkitu dute gaur goizean Xoxoteko bidean, tontorretik gertu. Herritar batek eman du abisua, 09:30 aldean.

Ertzaintzak aurreratu duenez, istripu edo indarkeria zantzurik ez dute aurkitu; eta autopsia egin arte baieztapen erabatekorik egin ezin badute ere, lehen zantzuen arabera, osasun arazo bat tarteko gertatu da heriotza.

Larrialdi zerbitzuak, ertzainak zein udaltzainak hilotza agertu den tokian daude oraindik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide