Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltako ospakizunetan murgilduta dabiltz dagoeneko Azpeitiko Udal Liburutegian. Aurten apirilaren 23a Pazko Astean izango denez, aurretik eta ondorenerako antolatu dituzte ekintzak.
Hain zuzen ere, hilaren 2an izan zuten Liburuaren Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu duten egitarauaren lehen hitzordua: HH 4ko ikasleei zuzendutako ipuin kontaketa. Atzo, Irakurle Txokoa lorategira atera zuten; eta gaur, Irakurketa Errazaren Festa ospatuko dute liburutegian Goienetxe fundazioko, San Martin egoitzako eta Barrenetxe eguneko zentroko erabiltzaileek, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen laguntzarekin.
Pazko Astetik bueltan ere izango dituzte hitzordu bereziak liburutegian. Hona hemen, falta direnak:
Apirilaren 28a, astelehena
- 17:30. Eskulan tailerra, LH 2ko ikasleentzat.
Apirilaren 29a, asteartea
- 17:30. Ipuin kontaketa Maite Frankorekin, HH 5eko ikasleentzat.
- 18:00. Literatur solasaldia, Pako Aristik gidatuta, Alaitz Melgarren Josefa, neskame liburuaren gainean.