'Etorkizuna bermatuz' programaren xehetasunak elkarbanatu dituzte lehen sektoreko langileekin

Maialen Etxaniz 2025ko api. 11a, 10:42

Azpeitian egindako batzarreko irudia. (Urkome)

Programaren helburu nagusia da erretirorako adina gerturatzen ari zaien nekazariei prestakuntza integrala eskaintzea, etorkizuneko zalantzak argitzea eta prozesua erraztea. Udazkenean jarriko dituzte martxan formakuntzak. 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko sailak eta HAZI fundazioak Etorkizuna bermatuz: belaunaldi arteko erreleboa nekazal sektorean prestakuntza programa jarri dute martxan, eta horren inguruko xehetasunak azaldu zituzten atzo Azpeitian, Azoka Plazaren gaineko aretoan. 

Bi ordu inguruko saioan lehen sektorean aritzen diren herritarrei programaren inguruko azalpenak eman zizkieten, eta prestakuntza ibilbideari buruzko informazioa ere jaso ahal izan zuten.

Programaren helburu nagusia da erretirorako adina gerturatzen ari zaien nekazariei prestakuntza integrala eskaintzea, etorkizuneko zalantzak argitzea eta prozesua erraztea. Udazkenean hasiko dute formakuntza ibilbidea, baina aurretik informazioa emateko bilerak egingo dituzte Gipuzkoako hainbat eskualdetan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide