Turismo bulegoa martxan da berriro Basazabal jauregian

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 11a, 12:24

Basazabaleko beheko solairuko sarreran jarri dute aurten ere Turismo bulegoa. (Mailo Oiarzabal)

Irailaren 30era arte, asteartetik igandera egunero irekiko dute, herrira datozen bisitariei arreta emateko. Aste Santuan eta udako hilabeteetan ordutegi zabalagoa izango du.

Udaberrian hasi eta uda bukaerara arte zerbitzua emateko prest, turismo bulegoa martxan jarri du aurten ere udalak Basazabal jauregiaren beheko solairuko harrera gunean, "herria ezagutzera etortzen direnei arreta eskaintzeko asmoz".

Irailaren 30era arte, asteartetik igandera egunero irekiko dute bulegoa –astelehenetan itxita egongo da–, baina Aste Santuan eta udako hilabeteetan ordutegi zabalagoa izango du. Oro har, astearteetan 11:00etatik 15:00etara irekita egongo da Basazabaleko turismo bulegoa; asteazken, ostegun eta ostiraletan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan, 11:00etatik 14:00etara. Alabaina, apirilaren 17tik 21era –Aste Santua– eta uztailetik aurrerako asteburu eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita bulegoa.

"Turismo teknikariak Azpeitian eta inguruan egin ditzaketen planen eta bisiten berri emango die turismo bulegora joaten direnei", azaldu du udalak.

Basazabaleko sarrera nagusia, Enparan kalean, turismo bulegorako sarbidearen informazioarekin. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide