Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak hamar zirkulazio egingo ditu Aste Santuan

Maddi Txintxurreta 2025ko api. 11a, 17:30

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoa (Euskotren)

Apirilaren 17tik 21era, bi irteera egingo dituzte egunero, Azpeitiko museoko geltotitik Lasaokora. 

Burdinbidearen Euskal Museoak Aste Santuan inauguratuko du lurrun trenaren aurtengo denboraldia, apirilaren 17tik 21ra egunean bi irteera eginez. Azpeitiko museotik Lasaoko geltokira egingo dituzte zirkulazio bereziak, 11:00etan eta 16:30ean.

Goizetan 10:30etik 14:30era eta arratsaldeetan 16:00etatik 19:30era irekiko dute museoa Aste Santuko egunetan, apirilaren 22an salbu, itxita egongo baita. Hilaren 23tik aurrera, honakoa izango da Azpeitiko museoaren ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era; larunbatetan 10:30etik 14:00etara eta 16:00etik 19:30era; eta igande eta jaiegunetan 10:30etik 14:00etara.

Aste Santuaren ondoren, lurrun trenaren zerbitzu erregularra azaroaren 2ra arte izango da martxan larunbatero, eta irteerak 12:00etan eta 17:30ean izango dira; igande eta jaiegun guztietan, berriz, 12:00etan.

Apirilaren 27tik aurrera igandeetan eta jaiegunetan Sugina egun batez jarduera ere eskainiko dute museoan, lurrun trenean bidaiatzeko aukera ematen duen egitasmoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide