Aberri Egunean Azpeitiko balkoiak ikurrinez betetzera dei egin du Gure Eskuk

Maddi Txintxurreta 2025ko api. 15a, 08:30

IkurriƱak balkoietan zintzilik. (Maialen Etxaniz)

Hilaren 20an ospatuko da Euskal Herrian Aberri Eguna eta, egun horretan, Azpeitiko balkoiak ikurriñez jantzi ditzaten dei egin die Gure Eskuk herritarrei.

Igande honetan, Aberri Egunean, herriko balkoietan ikurriñak zintzilikatu ditzaten galdegin die Gure Eskuk herritarrei. Jakinarazi du, halaber, Orkatz tabernan salgai egongo direla ikurriñak, 5 euroren truk.

Gure Eskuk Herri libre bat dinamika martxan du iazko martxotik, eta horren baitan egin du iganderako deialdia. Subiranotasunaren auzia agenda politikoaren erdigunean jartzea da, batik bat, dinamikaren asmo nagusia, eta hala egin asmo dute Aberri Egunean ere. "Euskaldunok gure etorkizuna bertan erabakitzeko eskubidea dugu eta herri libre baten aldarrikapena egiten dugu", adierazi du Gure Eskuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide