Jaio Argarate boxeolariak borrokaldia irabazi du Plaentxian jokatu den jaialdian

Maddi Txintxurreta 2025ko api. 12a, 18:44

Jaio Argarate boxeolaria, Soraboxek antolatutako jaialdian. (Plaentxia.eus)

Jaio Argarate Azpeitiko boxeolariak mendean hartu zuen Ioritz Paul sopelarra atzo Plaentxian egin zuten boxeo jaialdian.

Sorabox taldeak atzo, ostiralez, Plaentxian antolatu zuen jaialdian parte hartu zuen Jaio Argarate boxeolari azpeitiarrak, eta Sopelako Ioritz Paul mendean hartzea lortu zuen. Hamar borrokaldi egin ziren boxeo jaialdian, eta zazpigarrenean lehiatu zen Azpeitikoa. Argarateren ibilbideko laugarren borrokaldia izan zen atzokoa.

Plaentxia.eus hedabideak jaso du boxeo jaialdiaren kronika.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide