Podiuma egin du gaur Unai Zialtzeta azpeitiarrak Beran (Nafarroa) jokatu den mendi maratoi lasterketan bigarren eginda.
Oier Ariznabarretak irabazi du proba 1:45:08 denbora eginda, eta hark baino bi minutu gehiago behar izan ditu Lagun Onak mendi bazkunako kideak 21,1 kilometroko ibilbidea osatzeko, 1:47:20 denboran egin du.