Ekaitz Isasmendi kick boxingean Euskadiko txapeldun izan da

Nerea Uranga

Ekaitz Isasmendi txapelketa irabazi ostean lagunekin. (Utzitakoa)

Amateurren mailako 71 kiloz azpikoetan izan da onena azpeitiarra.

Atzo jokatu zuen Euskadiko kick boxingeko txapelketa Ekaitz Isasmendi azpeitiarrak. Amateurren mailako 71 kilo azpikoen low kick modalitatean parte hartu zuen Isasmendik, eta finalaurrekoa eta finala irabazita txapelketa eskuratu zuen. Bi minutuko hiru borrokaldi jokatu zituen, bai finalaurrekoan eta bai finalean ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide