Aste Santuko egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Ane Olaizola

Aste Santua dela eta, datozen egunetan 10:00etan egingo dute hondakin komertzialen bilketa. 

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Aste Santuko egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan, eta ostegunetik astelehenera bitartean, 10:00etan egingo dituzte bilketak. Etzi, osteguna, errefusa bilduko dute. Ostiralean, papera eta kartoia jasoko dituzte. Larunbatean, organikoa bilduko dute. Eta azkenik, datorren astelehenean, hilaren 21ean, organikoa eta errefusa jasoko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide