Rodeo, Ezpalak, Bala eta Pinpilinpussies taldeen kontzertuak eta 'La íra neumática' izan dira asteburuan

Ihintza Elustondo 2025ko api. 15a, 10:02

Musika eta emanaldiak izan dira nagusi asteburuan Kulturaz kooperatibaren azpiegituretan. Batetik, Rodeo, Ezpalak, Bala eta Pinpilinpussies musika taldeen kontzertuak izan dira Sanasgustinen, eta bestetik, Izaro Ieregiren La íra neumática performanceaz gozatzeko aukera izan da Dinamoan.

Kultur ekitaldiek zipriztindutako asteburua izan da joan berri dena; izan ere, musika eta emanaldiak izan dira nagusi asteburuan Kulturaz kooperatibaren azpiegituretan. Batetik, Rodeo eta Ezpalak taldeen zuzenekoak izan ziren ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta bestetik, Bala eta Pinpilinpussies musika taldeen kontzertuak larunbatean, leku berean. Aitzealdenk egitasmoaren barruan eskaini zituzten emanaldi horiek. Bestetik, Izaro Ieregiren 'La íra neumática' performanceaz gozatzeko aukera izan zen igandean, Dinamoa sormen gunean.

Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke emanaldietako argazki gehiago.

(Argazkiak: Kulturaz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide