Hileko azken asteazkenetan bildu ohi da Apoa, Askoren Poesia Ahotsak irakurle taldea, baina Aste Santua tarteko, gaur, hilak 16, elkartuko dira irakurle taldeko kideak. Seamus Heaney poeta irlandarraren poesia lana irakurri eta aztertuko dute egitasmoaren barruan. Saioa irekia izango da beti bezala, eta irakurzaleak Dinamoan elkartuko dira 19:00etan.