Azpeitiko Udal Kiroldegiak ezohiko ordutegia izango du Aste Santuko egunetan.
Igerilekuaren eraikina, Sanjuandegikoa, bihartik datorren astelehenera arte –apirilaren 17tik apirilaren 21era, biak barne–, jaiegunetako ordutegian zabalduko dute; hau da, 09:00etatik 14:00etara izango dira erabilgarri hango instalazioak. Apirilaren 22tik –asteartea– aurrera, berriz, ohiko ordutegian irekiko dute gunea; hau da, 06:30etik 21:30era.
Futbol zelaien ondoko eraikina, berriz, 09:30etik 13:00etara zabalduko dute Aste Santuko egunetan.