Aste Santua tarteko, egun bereziak izango dira datozenak, baina hala eta guztiz ere, zinema emanaldiak normaltasunez gauzatuko dituzte Soreasu antzokian.
Igandean, hilak 20, haurrentzako eta helduentzako film bana emango dituzte. Looney Tunes, Lurrak eztanda egin zuen eguna haurrentzako ikus-entzunezkoa emango dute 16:30ean, eta 19:30ean, berriz, helduentzako Mi única familia lana. Horrez gain, astelehenean, apirilaren 21ean, ere emango dute helduentzako film hori, 19:30ean. Ohi bezala, ikusleen eguna izango da astelehena, eta sarrera merkeago eskuratu ahal izango da.