Zabaldu ditu ateak Igarako errotak

Ane Olaizola 2025ko api. 17a, 12:53

Igarako errota martxan, gaur. (Ane Olaizola)

Ekoetxearen eskutik, Loiolako ur errotan bisitak eskainiko dituzte astelehenera bitartean, 12:00etatik 13:00etara artean. Sarrera doakoa izango da.

Igarako ur errotak ateak zabaldu ditu beste urte batez Aste Santuan. Loiolako XVIII. mendeko ondare hori ezagitzeko bisitak eta ibilbideak prestatu ditu Ekoetxeak datozen egunetarako, eta gaur izan da lehenengoa. Ez da herritarrik azaldu ordea, baina bihartik hilaren 21era arte ere izango da errota ezagutzeko aukera. Egun horietan, 12:00etatik 13:00etara egingo dituzte bisitak Igaran, eta sarrera doakoa bada ere, aurrez izena eman behar da esteka esteka honetan.

Eguerdietan ez ezik, arratsaldeetan ere izango da zertaz gozaturik Ekoetxearen eskutik. Izan ere, jolasaren bitartez jasangarritasuna landuko dute hara gerturatzen diren familiek. Egun horietan, 17:00etatik 18:30era, jolasak egingo dituzte. Mapa bat banatuko zaie parte hartzaileei, eta Ekoetxearen txokoetan barrena arituko dira pisten, galderen eta erronken bila. Ingurumenari buruz hausnartzea eta jasangarritasuna ezagutzea da egitasmoaren helburua. Ekintza hori ere doakoa izango da, eta honako esteka honetan eman daiteke izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide