Uraren indarra sentitzeko parada izan dute herritarrek Igaran

Ane Olaizola 2025ko api. 19a, 14:08

Haurrei zein helduei zuzendutako bisita eskaintzen ari da Ekoetxea egunotan, han parte jartu dutenek ur errota martxan ikusteko aukera izan dute. Bihar eta etzi ere eskainiko dute esperientzia hori.

Azpeitiko Ekoetxeak Uraren indarra sentituz izeneko esperientzia eskaintzen ari da egunotan Igarako errotan, eta Loiolako ondare horretara bertaratu direnek ur errotek zer funtzionamendu dute ezagutzeko aukera izan dute, baita martxan ikusteko ere. 

Ekoetxeak azpimarratu duenez, errotek aurrerapen teknologikoa ez ezik, iraunkortasuna eta ingurumenaren kontserbazioa ere erakusten dute. "Ura zaintzea ez da betebeharra bakarrik, baizik eta konpromisoa etorkizuneko belaunaldiekin eta gure planetaren orekarekin", esan dute antolatzaileek.

Bihar eta astelehenean ere eskainiko du Ekoetxeak Uraren indarra sentituz haurrei zein helduei zuzendutako esperientzia Igarako errotan, 12:00etan. Doako bisita da, baina aurrez izena eman behar da, hemen.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide