Aberri Egunarekin bat eginda, ikurrinak zintzilikatu dituzte balkoietan

Ane Olaizola 2025ko api. 20a, 11:10

Ikurrina balkoi batean zintzilik. (Ane Olaizola)

Aberri Eguna da gaur, eta aldarrikapen zein ospakizun egun horrekin bat eginez, hainbat herritarrek ikurrinak zintzilikatu dituzte leihoetan nahiz balkoietan.

Gaur, apirilak 20, Aberri Eguna da, eta beste urte batez hainbat herritarrek bat egin dute aldarrikapen eta ospakizun egun horrekin. Horren adibide, ikurrinak zintzilikatuta ikus daitezke Azpeitiko zenbait balkoi eta leihotan gaurko egunez. Herritarrek ez ezik, Azpeitiko Udalak ere bat egin du Aberri Egunarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide