Arzallus, Egaña, Bizkarra eta Goenaga, ostiraleko 'Bota bildurrikpe! bertso saioan

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 22a, 08:30

Iparragirre (gai jartzailea), Bizkarra, Ibarzabal, Egaña eta Tatiegi, iazko 'Bota bildurrikpe!' saioan.

Laugarren urtez antolatu dute bertso saioa Haginpe tabernan. 22:00etan hasiko da bertsolarien emanaldia.

Laugarren urtez jarraian, Bota bildurrikpe! bertso saioa antolatu du Haginpe tabernak, eta laugarrenez, goi mailako bertsolariak ariko dira zein baino zein Haginpen.

Datorren ostiralean, apirilaren 25ean, izango da aurtengo Bota bildurrikpe!, eta aurten ere lau bertsolariren jardunaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra eta Libe Goenaga dira, hain zuzen, ostiralean 22:00etatik aurrera Haginpen bertsotan ariko direnak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide