Datorren igandean eta astelehenean zinemaz gozatzeko aukera izango da Soreasu antzokian. Film bakarra emango dute: La última reina (Erresuma Batua, 2023), Karim Ainouz zuzendariarena. Igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan emango dute filma, eta Kulturaz.eus webgunean eros daitezke bi emanaldietarako sarrerak.
Alicia Vikander eta Jude Law aktoreek jokatzen dituzte drama eta thrillerra uztartzen dituen ikus-entzunezkoaren rol nagusiak. Ingalaterrako Enrike VIII.aren gorte odoltsuan girotutako istorioa da La última reina, Katalina Parr erreginaren ikuspuntutik kontatua; Enrike VIII.aren seigarren eta azken emaztea izan zen Parr, baita erbestea eta heriotza bortitza saihestu zituen bakarra ere.