Arte eta Diseinu eskolako ikasleen lanak ikusgai daude Sanagustinen

Mailo Oiarzabal 2025ko api. 23a, 10:46

Arte eta Diseinu eskolakoek Sanagustinen jarri dituzten lanetako batzuk. (Mailo Oiarzabal)

Atzo ireki zuten erakusketa eta maiatzaren 5era arte egongo da kulturgunean. 11 ikasleren lanak jarri dituzte.

Erakusketa berria ireki dute Sanagustin kulturgunean. Oraingo honetan, Arte eta Diseinu eskolako ikasleen lanak dira Sanagustineko hormetan zintzilikatu dituztenak. Atzo ireki zuten erakusketa eta maiatzaren 5era arte egongo da kulturgunean.

Margoak, marrazkiak edota eskulturak ikus daitezke erakusketan, Arte eta Diseinuko 11 ikasle hauek eginak: Marian Fadrique, Ixiar Bereziartua, Maribi Unanue, Maite Requejo, J. Eloy Crespo, Tere Osa, Ixak Gesalaga, Carlos Miguel Magalhaes, Elene Arregi, Clemen Paredes eta Ainara Torvisco.

Erakusketaren beste txoko bat. (Mailo Oiarzabal)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide