Etxean hondakin gutxiago sortzen ikasiko dute, jolasean, Ekoetxean

Mailo Oiarzabal

Hondakinen gaikako bilketarako edukiontziak. (Pixabay)

Etxeko familiak: gutxiago gehiago da familientzako doako ekintza antolatu dute igande goizerako. Ekoetxearen webgunean eman daiteke izena.

Etxean kontsumitzeko, hondakinak kudeatzeko edota berrerabiltzeko ohituretatik abiatuta aztarna ekologikoa nola murriztu ikasteko aukera izango dute datorren igandean, apirilak 27, Azpeitiko Ekoetxean egingo duten ekintzan parte hartuko duten familiek; ikasteko, eta jolasteko, edo jolasen bidez ikasteko, Ekoetxean familiei zuzenduta antolatzen dituzten esperientzia gehienetan bezala.

11:00etatik 12:30era bitartean egingo dute, ele bitan, Etxeko familiak: gutxiago gehiago da ekintza, Doakoa da, baina parte hartzeko izena eman behar da aurretik, eta horretarako aukera dago oraindik Ekoetxea.eus webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide