Premietxeberrik bi sari jaso ditu Ordiziako Artzain Egunean

Mailo Oiarzabal

Premietxeberriko artaldea, artxiboko irudian. (Premietxeberri)

Muturgorrien arteko bildots errape eta arkume ahari onenen sariak eskuratu zituzten Azpeitiko baserriko abelburuek atzo, latxa arrazako aharien, bildotsen eta ardien erakusketa-lehiaketan.

Latxa arrazarekin lan egiten duten artzainek eta gaztagileek egun handia izan zuten atzo Ordizian (Gipuzkoa). Artzain Eguna ospatu zuten han, eta ekitaldi ugariren artean, latxa aharien, bildotsen eta ardien erakusketa-lehiaketak egin zituzten Garagartza plazan.

Hogei bat artzainen 200 abelburu inguru elkartu ziren erakusketan. Horien artean zeuden, lehen aldiz, Azpeitiko Premietxeberri baserriko artaldekoak, eta bi sarirekin itzuli ziren etxera: bildots errape onenarena eta arkume ahari onenarena, biak latxa muturgorrien sarien sailean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide